Webgunea hobetuko dugu eta gardentasunean sakontzeko baliabideak jarriko dira.
- Webguneari buruzko diagnosia egin ondoren, 2022ko urriaz geroztik webgune berritua martxan dago; intuitiboagoa, erabiltzeko errazagoa, mugikorretarako egokitua eta erakargarriagoa. Egitura berritu ondoren, orain edukiak hobetzen ari gara arloz arlo.
- Alkate eta zinegotziekin aurretiko hitzordua online eskatzeko aukera ezarri da: hitzordua.
- Alkatearen agenda publikoaren eskura dago webgunean: alkatearen agenda.
- Zinegotzien curriculumak ikusgai jarri dira: curriculumak.
- 2022ko irailetik gardentasunaren atari berria lantzen ari da eta 2023ko lehen sei hilekoan argitaratuko da.