Usansolok zer-nolako lurralde egituraketa nahi duen erabakitzeko prozesuan modu justu eta bidezkoan aurrera egingo da; horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu Udalak.
Galdakaoko Udalak osatu du bere lana, Foru Arauan ezarritako jarduerei eta denborei jarraituz, eta, beraz, prozesua Bizkaiko Batzar Nagusien esku geratu da. Honako jarduera nagusi hauek bete ditu Udalak:
- Banantze-prozesuari buruzko espedientearen hasiera 2020ko urtarrilaren 29ko Oosoko Bilkuran onartu zen.
- Aldundiak 2020ko urriaren 20an izendatu zuen Batzorde Mistoa, memoria eta gainerako dokumentazioa egiteaz arduratzen dena.
- 2021eko uztailaren 14an amaitu zen prozesuari dagokion memoria egiten.
- 2021eko uztailaren 15ean, Bizkaiko Foru Aldundiari bidali zitzaion prozesuaren espediente osoa, jendaurreko informazio aldian memoriari aurkeztutako alegazioei emandako ebazpena barne.
- 2022ko martxoaren 27an herri galdeketa egin zen Usansolon. Herri independente gisa eratu nahi duten galdetu zitzaien usansolotarrei. Botoa emateko eskubidea zuten 3.647 usansolotarren % 63,12k parte hartu zuen kontsultan. Horien artean, % 81,54k Usansolo udalerri independentea izatea nahi dutela erantzun zuten, eta % 14,29k ezetz; gainerako botoak zuriak, baliogabeak edo ‘ez dakit-erantzunik ez’ izan ziren.
- Kontsulta horren emaitza Foru Aldundiari bidali zitzaion, Usansolo Banantzeko Prozesuaren espedienteari eransteko.
- Usansoloren eta Galdakao berriaren bideragarritasun ekonomikoaren laburpena, akordio proposamena, eta Bizkaiko Batzar Nagusiei eman beharreko irizpena idatzi ziren ondoren.
- Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2022ko azaroaren 23an egindako saioan, Usansoloren segregaziorako akordioa onartu zuten.
- Espainiako Estatuko Abokatutzak alegazioak aurkeztu zituen 2022ko abenduaren 30ean EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Batzar Nagusiek Usansoloko banantzeari buruz onartu zuten akordioa baliogabetzeko, eta Foru Arauaren 35.en artikulua baliogabetzeko eskatuz. Horrez gain, kautelazko neurriak eskatu zituen, eskatutako gaiei buruzko epai irmorik ez dagoen bitartean, Usansolok ezin izan dezan jarraitu udalerri gisa eratzeko prozesuarekin. EAEko azuitegi Nagusiak atzera bota zuen kautelazko neurriak ezartzeko eskaera, 2023ko otsailaren 17an argitaratutako epaian.
- Bizkaiko Foru Aldundiak, Hauteskunde Batzordetik jaso du nola osatu behar den Usansoloko Kudeaketa Batzordea 2019ko maiatzeko hauteskunde emaitzen arabera, eta honela egin du batzordea osatuko duten 11 kideen banaketa: 8 kide Usansolo Herriak izendatu beharko ditu, eta 2 Usansoloko EAJk.