Ondarea eta ingurumena babesteko helburuarekin, urtegiak eta inguruak egokitu eta berreskuratuko dira herritarren aisialdirako.
Lekubasoko aisialdirako gunea erabat berritu eta berreskuratu egin da. Parrilla, mahai eta jarleku berriak jarri dira, barandak, eta haurrentzako jolasgune bat ere bai. Era berean, dagoen etxola konpondu eta berritu da, eta bigarren estalki bat eraiki da. Bidea asfaltatu ere egin da. Lekubasok bere distira osoa berreskuratu du naturaz gozatzeko aisialdirako leku gisa.