
Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuarekin, udalak barne mailan onartua duen Euskara Plana progresiboki gauzatzeko neurriak hartuko ditugu. Horretarako, talde sustatzaile bat sortuko da langileen artean.
Bi ikuspegirekin ari gara lanean:
-
- Zerbitzu hizkuntza:
- Erakundearen irudiari dagokionez, iragarki, publizitate, eta irudi digitala, sare sozialetako edukiak alegia, guztiak euskaraz behintzat izan dira.
- Ekitaldietan euskararen presentzia ziurtatu da. Gehienetan lehentasuna emanez, edo behintzat oreka mantenduz
- Zerbitzu hizkuntza:
- Lan hizkuntza:
- Ordenagailu guztietan sistema eragilea euskaraz instalatu da, baita beste aplikazio batzuk ere.
- Formakuntza eskaini zaie langileei eta kanpaina bat egin da, Gu be bai! Galdakao euskaldunago egiten kanpaina orokorraren barruan. Hizkuntzen kudeaketa zuzena egiteko dekalogoa jarri da langileen esku.
Bestetik, hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideen gida eguneratzen ari gara.