
Udal langileen egonkortasunean aurrera egingo da eta lan-poltsa publikoak sortuko dira, lanpostu duin eta egonkorren aldeko apustua eginez.
- Aldi baterako 13 programa egiturazko lanpostu bihurtu dira. Plaza horietako batzuk egonkortze planean sartu ahal izan dira, eta besteak Lan Eskaintza Publiko berri batean aterako dira, 2023an.
- Barne sustapen horizontala egin da Kontratazioko eta Zerbitzu Orokorretako lanpostuetarako.
- Brigadarako poltsa amaituta dago eta webgunean dago. Edozein ordezkapen premiaren aurrean, poltsa propio horretara jotzen da, eta beste udal batzuek ere eskatzen dute.
- Udaltzaingoko lehen mailako agenteentzako barne sustapenerako probak (2 postu) martxoan hasiko dira.
- Egonkortze plana aurkeztu da (oinarri orokorrarekin eta oinarri espezifikoekin), 40 plaza guztira, 33 lehiaketa bidez (merezimenduak) eta 7 oposizio lehiaketa bidez. Azken horietatik hainbat lan poltsa lortuko dira. BAOra bidali dira eta BOEn argitaratzeke dago prozesu guztiak garatzen joateko. Prozesu horiek 2024ko abenduan amaitu behar dira.
- Erakunde autonomoak 2023ko urtarrilaren 1ean udalean txertatu zirenean, finkatuta zuten egonkortze plana ere onartu zen. Plan horretan, 12 irakasle plaza eta atezain plaza 2 daude Musika Eskolan, guztiak ere lehiaketa bidez (merezimenduak) ematekoak. Udal Euskaltegian irakasle plaza 1 dago, hori ere lehiaketa bidezkoa (merezimenduak). Era berean, oinarri orokorrak eta espezifikoak BAOn argitaratuta daude, BOEn noiz argitaratuko zain. Prozesu horiek 2024ko abenduan amaitu behar dira.
- 2020ko EPEa garatzeko oinarri espezifikoak prestatzen ari dira. Horiek 2023an argitaratu behar dira, 5 plaza barne sustapenaren bidez (kultura, gazteria eta kiroletako arduraduna; teknikari informatikoa; 2 administrari eta administrari laguntzaile 1) eta 7 plaza sarrera irekiaren bidez (oposizio lehiaketa) (2 TAG, aholkulari juridikoa, obra, proiektu eta informazioko arkitekto tekniko 1, gizarte langile 1, 2 administrari, administrari laguntzaile 1) (7 plaza), lanpostu horien probak eta hornikuntza abian jartzeko. Horien garapenetik hainbat lan poltsa lortuko dira.
- Musika Eskolan 3 plaza daude (irakasleak: akordeoia, biolontxeloa eta baxu elektrikoa) 2022ko ekitaldiko eskaintza publikoan (EPE), sarrera libreko sistemaren bidez.