Herriko interesguneei buruzko informazioa emateko leihatila jarriko da. Bertan, ondarea ezagutzera emateaz batera, bertoko merkataritza eta ostalaritza sustatuko dira.
- Galdakaoko historia adituekin bilerak egiten ari gara, proposamenak eta edukiak lantzeko.
- Kanpoko enpresa batek azterketa bat egin du proiektua gauzatzeko modua aztertzeko, eta abian jartzeko akordioak egin dira. Aurreikuspenen arabera, 2022ko bigarren hiruhilekoan hasita egongo da lehen zatia, eta 2022ko amaieran bigarrena.