
Torrezabal artistentzat irekiko dugu. Hitzarmenak egingo ditugu artistek entseguetarako erabil dezaten. Horren truke, emanaldiak, mediazioak eta artea herritarrei hurbiltzeko proiektuetan parte hartzea eskainiko dute.
Geuretik Sortuak proiektuan parte hartu du Galdakaok: Euskal Herri mailako egitasmoa da, eta Galdakaoren kasuan, film laburra ekoitzi du Bira Produkzioak. Hiru asteko egonaldi artistikoa egin dute Torrezabalen. Tarte horretan herritarrentzat gidoi tailerra antolatu dute eta castinga egin dute aktore eta figuranteak lortzeko. Filma Euskal Herri osoan zehar ikusten ari da, eta egitasmoan parte hartu duten gainontzeko herrietako proiektuak Galdakaora ekarriko dituzte 2022ko lehen seihilekoan.
Bestelako residentzia artistikoak ere lantzen ari dira.