
Eraikinaren erabilera bertoko artisten esku jartzeko aukerak aztertuko dira, autogestioaren bidez garapena izateko aukera izan dezaten.
Partehartzea eta Gardentasuna, Kultura, Gazteria, Ondarea eta Hirigintza udal arloak elkarlanean ari dira suhiltzaileen eraikina zena kultura sorkuntzarako espazio bihurtzeko. Proiektu honek neurri hauei erantzungo die: ‘Musika taldeentzako entsegu lokalak egokitzea’ eta ‘Suhiltzaileen egoitza zaharra egokitu’. Egiten ari den lana hainbat fasetan egiten ari da. Proiektuaren esparrua definitzeko barne lanketa fase baten ondoren (proiektuak bete behar dituen beharren identifikazio teknikoa, kultura eragileen eta sortzaileen mapaketa, kontratazio izapideak, etab.), 2022ko irailetik aurrera espazioaren, funtzionamendu arauen, har ditzakeen diziplinen eta, are gehiago, kudeaketa bide posibleen diseinuaren fase bat irekiko da.