Zerbitzu hau hobetuko dugu, bai aurrekontuetan diru kopurua handituz bai zerbitzuaren arreta denbora luzatuz.
Etxeko Arreta Zerbitzua hobetu da esleitu den kontratu berriarekin. Hona hemen hobekuntzak:
- Zerbitzu orduak gehitzea eta premiaren arabera gehitu ahal izatea.
- Langileen lan baldintzak hobetzea, zerbitzuaren urteko aurrekontuaren zatirik handiena langileen soldatetara bideratzen baita.
- Atseden zerbitzuaren modalitatea (zaintzailearentzako laguntza da).
- Arreta egunak asteburuetara eta jaiegunetara luzatuko dira mendekotasun handiko, mendekotasun larriko eta salbuespenezko beste kasu batzuetako pertsonentzat.