Herriko adituekin batera herriaren ondare historikoa berreskuratzeko eta babesteko plangintza egingo dugu.
- Galdakaon kultur babesa duten eraikinen hirigintza katalogoa berrikusi da, elementu bakoitzaren babes ereduak eta kasu bakoitzean errespetatu beharreko babes mailak zehazteko. Eraikin eta monumentuak identifikatzean oinarritzen den lehen fasea amaituta dago, eta katalogazio lana ere egin da.
- Ondarea babesteko plangintza egina dago eta, katalogazioaren ondoren, babes araudia onartzeko izapideak egiten ari gara.