
Olabarrieta eta Txistulandako auzokideek ganorazko berdegune bat izan dezaten, landa hau egokituko dugu bere erabilpena adin tarte ezberdinetarako prestatuz.
- Sastrakak kendu dira eta eremua garbitu da.
- Bidegorria bertatik pasatuko da eta aparkalekua jarriko da lursailaren ertz batean.
- Foru Aldundiak zati bat eskatu du Irubideko biribilgunea egiteko. Gune arriskutsua da eta biribilgunea egiteko beharra ikusten du Udalak, eta uzteko prest dago beraz, beti ere ingurua egoki atontzen badute.
- Gunea auzokideen aisialdirako egokitzeko moduak aztertzen ari da.