Basauritik Usansolorako ibilbidea zatika osatuz joango gara, oinezkoentzat zein bizikletentzat bidegorriak eraikiz.
- Bidegorriaren eraikuntzaren lehen fasea Aperribaitik Olabarrieta arteko zatia eta Bengoetxetik Zuatzaurrera artekoa izango da.
- Olabarrietako zatia Bizkaiko Foru Aldundiarekin lortutako hitzarmenaren bidez egingo da, Irubideko erronda eraikitzearekin batera.
- Txomin Egileor kalea, norabide bakarreko bihurtuko da autoentzat Plazakoetxetik Mercadonako biribilgunera arteko tartean, eta libre geratzen den beste erraila bidegorri bihurtuko da.