Euskara negozioetan txertatzea plus bat da merkatarientzat. Eurekin bilduko gara plan bat diseinatu eta garatzeko.
Merkataritzan euskararen erabilera handitzeko kanpaina prestatu genuen. Logotipo eta leloa diseinatuta zeuden, baina orduan jakin genuen EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko erakundeek antzeko identifikagarria sortzeko asmoa zutela. Prozesu luze baten ostean, Euskara barra-barra // leloa sortu da. Euskal Herri mailako proiektu honekin bat egin dugu; eraginkorragoa iruditu zitzaigun beste erakundeekin elkarlanean aritzea.
Bestetik, Berria egunkariarekin eta merkatari elkartearekin batera, Berria Zabalik kanpaina egin zen, euskarazko egunkari bakarraren irakurzaletasuna, eta merkataritzan euskararen erabilera handitzeko helburuekin.