Ibilbide osasuntsuak diseinatu, sortu, seinalizatu eta zainduko dira Ganguren mendi taldearekin elkarlanean.
Ganguren Mendi Taldeak bi ibilbide zirkular eta 12 ibilbide-lotura seinaleztatu ditu informazio panelekin, toponimo grabatuak dituzten seinale tantaiekin, norabide geziekin, kolore markekin eta kartelekin.
Beste lau ibilbide seinaleztatu dira Artetaganara eta Upo mendira doazenak.
Arrizurigane mendirako bost ibilbide ere seinaleztatu ditu Ganguren Mendi Taldeak.