Galdakao Gogora elkartearekin batera, herriko memoria historikoa lantzeko proiektuak aurrera eramango dira, Plazakoetxeko babeslekua berreskuratzea kasu.
- Tximiolarreko babeslekuaren sarrera atondu eta berreskuratu da.
- Herri barneko memoria ibilbidea egin da, leku esanguratsuetan azalpen panelak jarriz.
- ‘Galdakao Gerra Zibilean. 1936-1937: Udaberririk gabeko urtea’ liburuxka argitaratu da.
- Udalak lan ildo bat ireki du legealdi honetan, 1938an fusilatu zuten Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta haren familiari emateko helburuarekin, eta lortu du haren gorpuzkiak aurkitu eta berreskuratzea. Asua 1938an fusilatu zuten Jakan, eta haren gorpuzkinak 85 urtez egon dira hobi komun batean. Udalak familiari lagundu dio eta beharrezko izapideak egin ditu Asuaren gorpuzkiak jaioterrira itzuli ahal izateko, familiak eskatu bezala. Galdakaoko alkate Iñigo Hernando Jakara joan zen 2021eko abenduaren 10ean, Asuaren familiako kide batekin, Galdakao Gogora institutuko ordezkari batekin eta Udalean gaia lantzen duen historialariarekin batera. Jakako alkatearekin bildu ziren, eta bi alkateak prest agertu ziren elkarrekin lan egiteko, Asuako gorpuzkiak hobitik ateratzeko. Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, aurretiazko txostena egin zuen Galdakaoko Udalak, Jakako Udalari eta Aragoiko Gobernuari igortzeko, eta, txosten horretan oinarrituta, desobiraketa egiteko baimena eman zuten bi instituziioak. 2022ko urrian Galdakako alkatea, Asuaren familia eta historialaria Jakako hilerrira joan ziren berriro, oraingoan Aranzadiko lan taldearekin, lurpetik ateratzeko lanei ekiteko. Hobi komun batean lurperatuta zeuden Asuaren gorpuzkiak aurkitu eta atera zituzten. Ondoren, seniderik hurbilenekoarekin DNA probak egin ondoren, gorpuzkiak Asuarenak zrela egiaztatu zuten, eta, ondorioz, gorpuzkiak Galdakaora ekarri ziren. Aitzindaria izan da prozesua eta Jakan lurperatuta dauden fusilatuen desoiraketei atea ireki diena; izan ere, 400 pertsona lurperatu zituzten 1936ko gerran Jakan, eta Asuarena da desobiratu den lehena. 2023ko martxoaren 19an, Asuaren gorpuzkiak etxera ekarri ziren, Elexaldera, hain zuzen ere oinordetzan jaso behar zituen lurretara, gaur egun hilerria dagoen ingurua bere familiarena baitzen.
-
Familiak Asuaren gorpuzkiak jaso zituen egun berean, Iñigo Hernando alkateak eta Jose Antonio Rodríguez Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak jakinarazi zuten Elexaldeko hilerriaren ondoan duintasunaren kolunbario bat eraikiko dela 1936ko Gerran hildako gudari eta milizianoentzako. Kolunbarioan jasoko diren lehen gorpuzkiak Pedro Asua Zubiaurrerenak izango dira.
- Memoriaren ibilbidea handitu da 2022an. Beste bost azalpen panel ditu herri barruko ibilbideak.
- Tximiolarreko babeslekua erabilgarri jar daitekeen aztertu da. Adituen ikerketek ondorioztatu dute lurra ez dela behar bezain egonkorra eta arriskutsua izan daitekeela. Beraz, asmoa bertan behera utzi du Udalak.