Lanzadera Etxebarrira hel dadin behar diren tramite guztiak egingo ditugu, Etxebarriko Udalarekin akordio batera heltzea lehenetsiz. Gainera, ibilbide guztiak ospitaleraino heltzea sustatuko dugu.
- Hitzarmenak egin dira bai autobus linea horren ardura duen Avanza Durangaldea enpresako langileekin bai Fekoor gutxitasun fisikoa duten pertsonen federazioarekin, indarrak batu eta lanzadera Etxebarrira iristearen premia ikusarazteko.
- Elkarrizketa diskretuak.
- Lanzaderarako azterketa alternatibo bat egin da.
- Galdakaoko alkateak garraio diputatuari eskatu dio bitartekari lanak egiteko eta bilera bat deitzeko Galdakaoko eta Etxebarriko udalen eta Aldundiaren artean, akordio batera iristeko helburuarekin. Metroa Galdakaora 2027an iritsiko dela iragarri izanak lanzaderaren behin-behinekotasuna bermatzen du, eta, beraz, egoera aldatu egin da.