Kirolgune bereziak sortuko ditugu, hiriko kirol gisa ezagutzen direnak praktikatzeko: kalistenia, pumptracka, parkourra edo ping-ponga, esaterako. Petanka edo xakea praktikatzeko azpiegiturak jarriko ditugu. Egungo skateparkaren ingurua egokituko da aire librean kirola egiteko.
- Zuhatzuko kirol eremurako egikaritze proiektua kontratatu da. Hala ere, ikusi da litekeena dela lurra kutsatuta egotea, eta beraz, lurraren azterketa egin behar da eta deskontaminazio lanak gauzatu skate parkaren zonaldean.
- Zuhatzuko petanka gunea hareaz estali da eta eremua mugatu egin da petankarako kaleak apur ez daitezen.
- Ping-pong mahaiak jarri dira udalerriko 12 gunetan.
- Kalistenia parkea eraiki da Plazakoetxen.