
Elikadura osasuntsua sustatzeko helburuarekin, besteak beste, sukaldaritza tailerrak antolatuko ditu Udalak.
Jose Miguel Olazabalaga Legarreta, Aizian jatetxeko sukaldari galdakoztar ospetsua, sukaldaritzako master classak dohainik eskaintzen hasi zen iaz, Udalarekin akordioa eginda. 2022ko apirilaren 27an hasi zen eta maiatza eta ekaineko asteazken guztietan erakutsi zigun bere jakinduria. Izan zuen arrakasta kontuan hartuta, neguan beste klase batzuk errepikatu ziren. Udaberri honetan gehiago izango ditugu, apirilaren 19tik maiatzaren 31ra arteko asteazkenetan.