Kaleak egokituko ditugu guztientzat irisgarriak izan daitezen: behar den tokietan espaloiak sortu edo beheratuko ditugu eta oinezkoentzako pasabideetan ikuspena hobetuko dugu.
Egokitzapenak etengabe egiten ari gara. Urtero dozena bat ekintza burutzen ditugu eta kanpo brigaden inguruan egin den kontratazio berriarekin irisgarritasuna hobetzeko lan gehiago egin dira, besteak beste, Zuberoa kalean, Tximiolarrerako igoeran eta Errekaldeko tunelean. 2022an Bizkai kalea asfaltatu dugu eta Ganekogorta berriz urbanizatu. Lapurdi kalea ere berriz urbanizatu da goitik behera, espaloiak zabalduz eta irisgarriago bihurtuz.
Muguru ingurua aldatzen ari da: berrurbanizazio lanei esker oinezkoek leku gehiago izango dute. Obrak amaitzear daude, eta mugikortasuna eta irisgarritasuna kontuan hartuta egin dira.
Berrurbanizatuko diren hurrengo kaleak Sollube eta Bilbo izango dira.