Herriari bizitasuna emateko, kale animazioa sustatuko da. Horrelakoetan, Udala ostalariekin elkarlanean arituko da, denontzat egokienak diren ekimenak bilatzeko.
- 2022an lehen ekintzak egin ditugu, proba gisara, Gu Dendari elkartearekin elkarlanean: ekaineko igande eguerdi guztietan kontzertuak egiten ari dira, leku diferenteetan. Gilden hilabeteko ekimenarekin bateratuta, ekaineko larunbat eta igandeetan euro baten truke salduko dituzte tabernariek gildak.
- Antzeko ekitaldiak errepikatuko ditugu 2023ko udaberrian eta kontzertuak izango ditugu herriko hainbat gunetan.
- Halako ekimenak antolatzeko, ostalariekin mintzakidetza behar du Udalak. Herrian ostalarien elkarterik ez egoteak zaildu egiten du tabernariei proposamenak helaraztea edo haiekin elkarlanean aritzea, eta beraz, ostalariak elkarte batean (edo Gu Dendari barruan) antolatzera animatu nahi ditu Udalak.