Zentro honen irisgarritasun arazoa konpontzeko, kanpoaldetik igogailu bat jarriko da.
Adineko pertsonen elkartearekin, atariaren kudeatzailearekin eta lokalaren jabe den erakundearekin hainbat bilera egin ondoren, aukerak nabarmen murriztu ziren. Komunitatea kanpoko igogailu bat eraikitzeko aukeraren aurka agertu zen, eta, beraz, beste aukera batzuk bilatu behar ziren.
Azterketa asko egin eta aukerak sakon aztertu ondoren, atari barruan igogailu-plataforma bat eraikitzeko proiektua kontratatuko da, hori baita aukera bakarra.
Udalak bitartekaritza lanak egin zituen iaz BBK Fundazioarekin, bera baita lokalaren jabea. Horren ondorioz, plataforma igogailua eraikitzeko konpromisoa hartu du Fundazioak, lanak 2023ko aurrekontuetan bareratuz. Bi aldeek hitzartu dute Udalak lanen % 30 ordainduko duela eta BBKk % 70a.