Guztien irisgarritasuna errazteko, hainbat gailu mekaniko jarriko dira Galdakaoko gune aldapatsuetan: Urretatik Tximiolarrera igogailua eraikiko dugu eta Aperribain bost igogailu jartzeko proiektua gauzatuko dugu. Beste igogailu batzuk eraikitzeko aukera ere landuko dugu, adibidez Zabalganerakoa edo Zubiaurretaurrenenekoa. Pontzi Zabala kalean, Zabalea auzora igotzeko aldapa mekanikoak jarriko dira.
- Aperribaiko 1., 2. eta 3. igogailuak martxan daude.
- Tximelarre eta Urreta lotzen dituen igogailua martxan dabil.
- Pontzi Zabalako aldapa mekanikoetatik lehena badabil. Beste bi egingo dira Zabalearaino iristeko.