Udalaren lanei buruz aldian-aldian informatuko dugu. Horretarako, komunikazio instituzionaleko plan bat jarriko dugu martxan, komunikazio gardena eta hurbila bermatzeko.
Besteak beste, honako neurriak hartu dira:
- egunerobizitzeko.eus orrialdea sortu da. Bertan, Gobernu Planaren 100 neurriak azaltzen dira, eta horien gauzatze egoeraren jarraipena egiteko aukera ematen da. Aldiro eguneratuko da.
- Udal jarduerari buruzko eguneroko informazioa webgunearen eta sare sozialen bidez, informazioak eragiten dien arloen arteko oreka gordez.
- Udalak informazio aldizkari bat kaleratu du aldiro. Lehenengoa, udal gobernu honen lehen bi urteen balorazioa eta jarraipena egiteko argitaratu zen 2021eko uztailean. 2022ko urtarrilean argitaratu zen bigarrena, aurrekontuen berri eman eta Gobernu Planaren errepasoa egiteko. Uztailean argitaratu zen hirugarrena, gobernu talde honek hiru urteotan egindakoen kontu emateko, eta laugarrena aurtengo urtarrilean argitaratu zen. 2030era begira kogobernantzaren bidean landutako bi erronka handiren berri eta aurtengo aurrekontuen berri eman zuen ale horrek. Bosgarrena aurtengo apirilean argitaratuko da.
- Sare sozialak informazioa herritarrari helarazteko bide dira, eta baita herritarrarengandik jasotzekoa ere. Indartu egin da Udalaren presentzia sare sozialetan, Instagram eta Tik Tok sareetan ere ari da.