Udalak herriko eskolekin batera lan egingo du jolastokietan genero arteko arrakala gaindituko duten diseinuak bultzatzeko.
Proiektuak aztertzen ari da, gaia sakona baita. Hezkidetzan oinarritutako jolastokiak sortzeak ez du esan nahi obrak egitea, edo ez hori bakarrik. Patioen egituraketa aldatzeko obra horiek egin aurretik, filosofia da aldatu behar dena, eta formazioa landu. Bide horretan urratsa egin du Gandasegik, eta Udalak lagundu dio obra txiki batzuk egiten. Baina gainontzeko ikastetxeek ez dute oraindik lehen jauzi hori egin. Hala ere, ikastolari ere laguntza eman zaio norabide horretan lan txiki batzuk egiteko proposatu duenean. Edozein kasutan, benetan hezkidetzan oinarritutako jolastokiak izateko, herriko ikastetxeek lehenik behar den filosofia aldaketa hori egin dezaten sustatuko du Udalak.