Herritarrekin batera hartuko ditugu erabakiak. Horretarako, 2020ko aurrekonturako abian jarri dugun prozesu parte hartzailearen eredua izango dugu oinarri.
- 2020ko aurrekontuei begira abiatutako bideari jarraituta, 2023ko aurrekontuetarako prozesu parte hartzaileea egin da, 2023ko eta 2024ko aurrekonturako proposamenak eginaz. 2023rako eta 2024rako onartutako proposamenak hemen daude: https://erabaki.galdakao.eus/
Aurrekontu parte hartzaileak nola lantzen diren erakusten duen bideoa, lotura honetan ikus daiteke: 2022-galdakao-udala-aurrekontu-laburpena-HORIZONTALA-1.mp4 ; 2022ko aurrekontuen prozesuari buruzko laburpena da. - Beste proiektu mota batzuk ere herritarren parte hartzearekin lotuta daude, hala nola Haurren Kontseilua eta auzoetako planak (66. neurria).
- Herritarren eta komunitatearen partaidetzaren arloan beste proiektu hauek abian daude:
- Ingurumen Sailarekin lankidetzan aritzea Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana egiteko.
- Herritarren parte hartzeari buruzko ordenantza. Herritarrekin, udal talde politikoekin eta teknikariekin 8 hilabete baino gehiago lanean eman ondoren, ordenantzaren zirriborro bat dago, eta 2023ko lehen hiruhilekoan parte hartze plataformaren bidez ezagutaraziko da, Galdakaoko bizilagunen ekarpenak jasotzeko.
- Metroko Foroa sortu da.
- Kultura Ondarearen Katalogoaren Foroa sortu da.
- Dibertsitate funtzionala duten pertsonen parte hartzearen azterketa-diagnostikoa egiten ari gara, komunitate eremuan parte hartzea erraztuko duen plan bat egiteko.