
Herriko migratzaileen egoera aztertu eta beraien beharren diagnosia egingo dugu. Era berean, arreta zerbitzu berezi bat jarriko da, denetariko informazioa emateko.
- Migranteen gaia aztertzen duten behatokiekin harremanak egin dira diagnosia egiteari begira.
- Herriko biztanleri migranteari buruzko datuak atera dira erroldatik eta Eustat-etik.
- Ikuspegi-Euskoikerrekin hitzarmena egin da azterketa lana egiteko.
- Ikuspegik egindako azterketaren emaitzak aurkeztu dira. Hemen ikus daiteke: https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/914430dc-45a4-4d26-99b0-e3748aff9254/
- Aurrez egindako diagnositik abiatuta Plana egin da, 2023-2026 bitartean garatuko dena.
- Migraziorako teknikaria kontratatu du Udalak eta arreta zerbitzu prensentziala zein telefono bidezkoa ematen du. Kontaktua: masarta@galdakao.eus – 944010563 tlf.
- Migratutako pertsonei arreta ematen ari zaie bai Gizartekintza Alorretik, bai Etxebizitza Alorretik eta bai Migrazio Alorretik.
- Ukrainako gatazkaren ondorioz gurera heldutako herritarrei informazioa, errolda eta baliabideak eman dizkiegu.
- Euskaran murgildu programa martxan jarri dugu. Heldu berriak diren atzerritar jatorriko ikasleak euskarara era ludikoan hurbiltzea da helburua, euskara tresna baliagarria izan dezaten ikasketetarako zein soziabilizaziorako.
- Udalak hitzarmen berria (2022-2025) sinatu du CEAR-ZEHAR Errefuxiatuekin, zeinaren bidez udal jabegokoak diren hiru etxebizitza lagatzen zaizkion asilo eskatzaileak artatzeko.