Haurreskola zerbitzua eskaerara egokitzeko plaza gehiago eskainiko ditugu. Prozedura parte hartzailea jarriko dugu abian aukera desberdinak baloratzeko eta erabakia hartzeko.
Prozesu parte hartzaile bat egin da eta haurreskolarako egoitza berri bat eraikitzea erabaki da. Proiektua ideien leihaketa bitartez aukeratuko da, Lapurdi inguruan arnasgune bat eraikitzeko proiektuarekin batera. (17. neurriarekin lotuta dago).
Bitartean, eta plaza kopurua handitzeko neurriari dagokionez, 2019an eskaintza handitu egin zen, Lehendakari Agirre eta Bizkai kaleko instalazioak irekita mantenduz, eta eskaintzak hala jarraitzen du.