
Feminismoan oinarritutako berdintasun politikak, aniztasuna barneratzen dutenak (generoak, jatorriak, gorputzak e.a.), ezarriko ditugu.
Hainbat ekintza egin dira:
- Ikastaro, tailer eta jardunaldiak.
- Heziketa ez sexistarako kanpaina eta programak.
- Eskoletara bideratutako heziketa sexu-afektiborako programa.
- Indarkeria matxistaren aurkako planaren zirriborroa eginda dago; lan horretarako talde eragile bat sortu zen espresuki.
- Udal langileei formazioa ematen ari zaie genero ikuspegiaren inguruan.
- Kontratazioan genero klausulak txertatzeko formazio saioa eman zaie langileei.
- Indarkeria matxistaren kontrako jardunaldiak eta dokumental saioak.
- Emakumeen lan esparru ezberdinak (arrantzan eta nekazaritzan) agerikoak egitea: erakusketa eta dokumentala.
- G puntua martxan da: gazte eta nerabeei zuzendutako aholkularitza afektibo-sexuala.
- Zinegoak programazioa: LGTBI kolektiboetako bizipenen gaineko filma luze eta laburrak.
- Herriko jaietarako indarkeria matxistaren kasuetan jarduteko protokoloa adostu dugu talde feminista eta emakume taldeekin.
- Osakidetzarekin batera eta emakumeei zuzendua, psikofarmoak kontsumitu gabe antsietateari aurre egiteko programa abiatu dugu.
- Neurriak lantzen jarraitzen dugu eta udaberrian aterako dira:
- Generoaren araberako eraginaren aurretiazko ebaluazioa egiteko barne mailako Instrukzioa
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako udal ordenantza
- Indarkeria matxista kasuetan erakundeen arteko koordinaziorako tokiko II. Protokoloa
- Edozein motatako indarkeria matxistaren biktima direnentzako aholkularitza zerbitzua