Lana eta familia bateragarriak izan daitezen, ordutegia zabaldu eta bazkari zerbitzua eskainiko dugu uztailean egiten diren euskarazko udalekuetan. Euskararen erabilera sustatzeko antolatzen dira udaleku hauek eta helburu horretan indar berezia jarriko dugu.
-
- Aurrekontua handitu zen kontratu berriarekin zerbitzua hobetu ahal izateko. 2019ra arte udalekuak hiru astez eskaintzen ziren, 09:00etatik 13:30era.
- 2021etik aurrera hiru hobekuntza ezarri ziren: goizeko harrera ordu erdi aurreratu, egun gehiago eskaini (3 aste beharrean 4 aste) eta jantoki zerbitzua eskaini.
- Udalekuen prezioak familien errentaren araberakoak dira, aukera berdintasunaren alde egiteko.
- 2023rako hobekuntza berriak ezarri dira, gurasoen inkestetan oinarrituta: eguerdiko harrera zerbitzua eskainiko da (14:30etik 15:30era) eta herrian zehar irteera gehiago egingo dira. Horrela umeak 08:30etik 15:30era egongo dira udalekuan, nahi izanez gero.