Galdakaoko eta Euskal Herriko euskarazko sortzaileak elkartuko dituen Sormene azoka sortuko dugu. Diziplina artistiko desberdinen topagunea izango da, euskal kultura-zaleak, kontsumitzaileak eta sortzaileak erakartzeko helburuarekin.
2020an jaio zen Sormene, eta sortu ondoren ere aurrera urrats handiak egin ditu, urtetik urtera:
- Lehen edizioa 2020ko abenduaren 14tik 20ra egin zen, Covid-19ak eragindako osasun krisialdi egoerak eskatuta, formato mistoan: presentziala Torrezabalen eta online www.sormene.eus webgunean.
- 2021ean ere izan zen Sormene, arrakastatsu, azaroaren 16tik 21era. Hurrengo urterako herritarren talde eragile-aholkularia osatzea erabaki zen.
- Garroak zabalduta etorri da, programazioaren gizena maiatzaren 12tik 15era izan duen 2022ko edizioa:
- Talde eragile-aholkulariko kide izanda, herritarrek zuzenean parte hartu ahal izan dute Sormeneren diseinuan.
- Ikasleekiko lanketan sakondu da, eta, esaterako, gerora Torrezabalen estreinatu den antzerki baten edukietan zuzenean parte hartu dute herriko ikastetxeetako ikasleek.
- Liburu aurkezpenez gain, disko aurkezpenak ere izan dira Ahotsenearekin elkarlanean, hainbat talderen zuzeneko emankizunekin.