
Udalak etxebizitzaren egoeraren diagnosia egingo du. Emaitzetan oinarriturik, alokairu sozialera bideratuko den etxebizitza plana eratuko du Udalak, gazteei edota gehien behar duten sektoreei begira.
- 2021eko azaroko udalbatzak Ibarluzen 60 zuzkidura bizitoki eraikitzeko Plan Berezia onartu zuen, Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat sinatu ondoren. Erakunde horrek 2.400.000 euroko diru laguntza emango dio proiektuari. Emantzipazio arazoak dituzten gazteei, guraso bakarreko familiei eta antzeko kasuistikei zuzendutako bizitokiak dira dotazionalak. Erabiltzaileei alokairu sozial batean utziko zaizkie bizitokiak, gehienez ere 5 urterako.
- Obrak hasi dira jada eta bizitokien esleipena egiteko baldintzen oinarriak lantzen ari gara.
- Galdakaoko etxebizitza hutsak alokairu sozialean jartzeari begira Alokabiderekin hitzarmena egin da.
- Udalak arreta zerbitzu integrala martxan du etxe jabeei eta alokairu bila dabiltzanei begira.
- Arestian aipatutako neurri guztiak gauzatzeko, etxebizitzari buruzko informazio leihatila bat ireki da: Non Bizi. Lau bide daude zerbitzu horren bidez informazioa eta aholkularitza eskuratzeko:
– Telefonoa: 94 401 05 29
– Emaila: vpablos@galdakao.eus
– Web orria: nonbizi.eus
– Aurrez aurre: ostegunetan udaletxean, aurrez hitzordua hartuta - Udalaren jabetzako etxebizitzak egokitu eta altzariz hornitu dira, gizarte larrialdietarako prest egon daitezen.
- Larrialdietarako etxebizitzen erabilera arautzeko ordenantza garatu da.