Etxebizitzaren egoeraren diagnosian oinarriturik eta etxebizitza hutsei erabilpena emateko asmoz, etxebizitzak alokairuan jartzen dituzten jabeentzat zerga hobariak jasotzeko programa eratuko du Udalak.
- Alokabiderekin hitzarmena sinatu dugu.
- Administrari bat hartu da arreta zerbitzua emateko.
- Hutsik dauden etxebizitzen jabeekin harremanetan jarri da Udala eta etxe hutsak Etxebideren esku uzteko kanpainaren bigarren faseari ekin diogu.
- Etxebizitza leihatilaren web orria sortu da: nonbizi.eus. Bertan, etxebizitzari buruzko informazioa kontsultatu ahal izango dute herritarrek.
- Udalaren jabetzako etxebizitzak egokitu eta altzariz hornitu dira, gizarte larrialdietarako prest egon daitezen.
- Larrialdietarako etxebizitzen erabilera arautzeko ordenantza garatu da.