
Eskoletarako ibilbideak oinez zein bizikletaz eta modu seguruan egiteko aukera ahalbidetzeko neurriak hartuko ditugu. Bideak horri begira egokituko dira.
EHUko aditu talde batekin hitzarmena egin da gaia landu eta aukerak aztertzeko. Eskolekin elkarlanean ari dira eta lehen ariketa praktikoa egin dute: umeek eskolarako bideari buruz duten pertzepzioa azaldu dute marrazkien bidez. Bigarren fasea ere egin da, eta bertan, irakasle eta gurasoen ekarpenei atea zabaldu zaie. Emaitzak jaso eta aztertu dira, eta azterketaren emaitzak aurkeztu ziren Udalean.
Iazko azaroan Torrezabalen erakusketa bat zabaldu zenĀ proiektuan parte hartu duten haurrek sortutako irudi eta adierazpenekin.
Urtarrilean nazioarteko kongresua antolatu du EHUk non Eskola Bideak proiektu honetan partaide izan diren udal guztiek parte hartu duten, Galdakao horien artean.
Maiatzetik ekainera bitartean esperientzia pilotua egingo da Eguzkibegi eta Egiako ikastetxeetara doan bidea ikasleek bizikletaz egiteko. Bide hori segurua egiteko Galdakaoko Triatloi taldearen eta txirrindulari elkartearen boluntarioen laguntza izango dugu.