Euskararen erabilera eskola kirolean sustatzeko programa jarriko dugu abian, ekimen honekin bat egiten duten klubekin elkarlanean.
- Euskararen erabilera kirolean sustatzeko erronka-hitzarmena sinatuko dugu klubekin. Lan horretan hasi da dagoeneko euskara sustatzeko programak dinamizatzen adituan den enpresa. Programak 2022-2023 denboraldiaren bukaera arte iraungo du.
- Laguntza teknikoa emango diegu elkarteei hitzarmenak dioena inplementatzen laguntzeko.
- 2023ko martxoan, lehen erronka-hitzarmenak sinatu ziren 11 klubekin. Ekitaldi publikoan egin genuen Gaizka Garitano eta Iraia Iturregiren babesarekin.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren BIKEE (Bizkaiko Kirolean Ere Euskaraz) egitasmoarekin elkarlanean arituko gara.