
Enpresa mota hauei laguntzeko plana eta neurri zehatzen proiektua garatuko da.
- Udalak sustatuta, Erletxe Industrialdeko Enpresen Elkartea sortu zuten bertako enpresek, lehen aldiz, 2020ko martxoan. Elkarlanaren bidez indartzea da helburua. 2021eko maiatzean hitzarmen bat sinatu zen Udalaren eta elkartearen arteko lankidetzaren baldintzak arautzeko. Helburua: egonkortzea eta sendotzea.
- Bestetik, pandemiak horrenbeste kaltetu dituen enpresa txiki eta ertainei laguntzeko ahalegin berezia egin du Udalak azken urtean eta ia 280.000 euro eman dizkie diru laguntzetan.
- Aktiboki parte hartu dugu Bizkaia Orekan Sakonduz estrategian. Beste erakunde batzuekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, hainbat proiektu gauzatu dira, bai poligonoetako jarduera ekonomikoen egoera aztertzeko, bai ETEen aktibazio komertziala digitalizatzeko proiektuan.
- Erletxeko enpresa elkartea sendotzeko lanean jarraitzen dugu.