Plana egin eta energiaren erabilera ahalik eta efizienteena lortzeko neurriak hartuko ditugu, ingurugiroa zainduz aldi berean.
- Udal eraikinen kontabilitate energetikoa (SIE) egin da; alegia, zenbat kontsumitzen den eraikin bakoitzean.
- Udal jabetzakoak diren eraikinen efizientzia energetikoa neurtzeko pausuak ematen ari gara.
- Klima eta Energia Jasangarrirako Tokiko Planaren diseinuan abiatu gara. Prozesu honetan aurrera egiteko denon aportazioak biltzea helburu duten bi tailer egin dira herriko eragileekin eta herritarrekin.
- Udal eraikinetan plaka fotovoltaikoak jartzeko bi lote atera ditugu. Bata Urretako eskoletan jarriko da eta bestea Elexaldeko kiroldegian. Instalazioek 2 kilometrorainoko hedadura hartuko dute, hortaz inguruko beste udal eraikinetarako ere erabilgarri izango dira.