Sentsibilizazio kanpaina egingo dugu klubetan aukera berdintasuna eman dadin. Era berean, emakumeen kirol taldeak sortzea sustatuko dugu.

- Kontaktuak izan ditugu pilotari eta futbolari emakumeekin.
- Berdintasun arloko dirulaguntzen barne lerro berri bat zabaldu da, kirolaren eremuan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektuak bultzatzeko.
- Emakumeen kirola ikusarazteko ekintzak egin dira herrian; adibidez, Emakume Master Cup.
