Elexaldeko igerilekuetako taberna egokitu, eta ireki egingo da. Hala, herritarrentzat historikoki aisialdirako gunea izan dena berreskuratuko da.
Lanak oso aurreratuta daude eta taberna udarako zabalduko da. Urte osoan zehar egongo da irekita, kanpotik izango du sarrera, eta irisgarria izango da (bai barruko zabaltasunari eta koskei dagokienez, bai iristeko igogailua izango duelako). Bi terraza handi eta jantokia ere izango ditu, besteak beste.
Laster zabalduko da taberna kudeatzeko eskeintzak aurkezteko epea eta lizitazioa.
Informazio gehiago: https://www.galdakao.eus/gehiago/elexaldeko-igerilekuetako-taberna-udarako-zabalduko-da-hogei-urtez-itxita-egon-ostean/2000156/20213