
Persona gorrek Udalak bultzatutako jarduerak jarraitu ahal izateko neurriak hartuko dira, berehalako itzulpen zerbitzuak eskainiz, adibidez. Era berean, kultur ikuskizun egokituak bultzatuko dira.
- 2020ko irailaren 14ko ekitaldi nagusian erabili zen gorrentzako itzulpen zerbitzua lehenengoz, eta 2021eko zein 2022ko maiatzaren 19an, Galdakao bonbardatu zuteneko urteurren ekitaldietan ere erabili zen, esaterako. Aurrerantzean ekitaldi instituzional nagusiak gorrentzat egokituta egitea da asmoa.
- Horrez gain, osoko bilkuretarako aldibereko transkripzio zerbitzua kontratatzeko aukera aztertzen ari da.