Galdakaotik igarotzen den Burdin Hesiaren zatia babestu, eta bisitatua izan dadin zaindu eta sustatuko dugu.
Historialari bat kontratatu da, Galdakao Gogorarekin batera Burdin Hesiaren eraikuntza eta defentsa sistema ikertzeko. Hainbat lan, hitzaldi eta bisita gidatu egin dira gaiaren inguruan, eta 1936ko Gerrari buruzko liburuxka bat kaleratu da; besteak beste, Burdin Hesia zer zen eta non zegoen jasotzen da bertan. Balioa emateko lana etenik gabea izango da aurrerantzean ere.