Bizikleta bidezko garraioa errazteko helburuarekin, bizikletak uzteko guneak jarriko dira hainbat gunetan.
Bizikletak lotzeko lekuak jarriko dira. Hasiera batean, sei lekutan jartzea aurreikusi zen: Zuhatzuko tren geltokiaren parean, Usansolon, Gandasegiko eskolan, Aperribaiko frontoian, erdigunean (osasun zentroaren ondoan) eta Elexaldeko igerilekuetan. Horrez gain, Bizi Busa proiektua dela eta, Txirrindulari Elkartearekin elkarlanean aritu gara eta beste leku batzuetan ere jartzea aurreikusten dugu.