Udaletxearen barne antolaketako plan estrategikoa egingo da, herritarrei ematen zaien zerbitzua ere eraginkorragoa izan dadin.
- Erakunde autonomoak desegitea. Erakunde autonomoetako langileak 2023ko urtarrilaren 1ean sartu ziren Udaleko plantillan.
- Antolaketa Plana. Zirriborroa aurkeztu da, lanpostuen zerrenda eta lanpostuen funtzioak eta organigrama zehaztuta. Dokumentu horiek arloekin alderatu dira. LPZ Langile Batzordearekin negoziatzen ari da.
- Udalaren Antolaketa Planaren barruan, hainbat ildo estrategiko lantzen ari dira:
- Telelana. Telelanerako plan pilotua ezartzeko prozesua amaitzen ari da. Plan pilotuan sartuta dauden pertsona guztien prestakuntza osatu da eta prestakuntzarekin lotutako txostena aurkeztu da. Era berean, prozesu osoaren ebaluazioa egiten ari gara, txosten orokor bat eta Galdakaoko Udalean txertatzeko gomendioak aurkezteko. Gainera, berariazko prestakuntza bat egin da sailetako arduradunentzat, helburuak ezartzeari, jardueraren ebaluazioari eta lantaldearen feed-backari dagokienez. Era berean, prozesu hori bultzatzen ari den batzordeak barneko prestakuntza mintegi bat egin du telelana arautzen duen esparrua ixteko, Langile Batzordearekin negoziatzeko.
- Kontziliazio plana indarrean dago.
- Formaziorako plana prestatzen ari da. Prestakuntza Batzordea paritarioa da, eta Udalaren barruan prestakuntza arautzeko eta urte anitzeko prestakuntza plana zehazteko irizpide orokorrak aztertzen ari da.
- Informatizazioa. Udal osoko ordenagailuen modernizazioa amaitzen ari da, aurrez aurreko eta urrutiko lanerako beharrezkoak diren tresna informatiko guztiak erabiliz.
- Herritarrei arreta emateko kanal anitzeko eredua. Arloen arteko akordioak ixten ari dira Esan zerbitzuarekin, komunikazioa eta, beraz, herritarren arreta hobetzeko. Sinadura digitaleko sistema ezarri da Esanen eremuan, bai eta erroldak jaulkitzeko eta zergak ordaintzeko kutxazain automatiko bat ere. Telefonogune berria eta 010 telefono bidezko arreta sistema ezarri dira.
- Digitalizazio proiektua. Gizarte Ekintza Arloaren digitalizazioa garatzen jarraitzen da barneko eta kanpoko datu baseak integratzeko eta automatizatzeko. Baita artxibo historikoarena ere, herritarrek telematikoki kontsultatu ahal izan dezaten.
- GIS geolokalizazio sistema. Sistema kartografiko bat ezarri da, hasiera batean, herriko hiri altzarien parkea eta hornidura sistemak (elektrizitatea, ura) identifikatu ahal izateko. Zerbitzu hornidurako enpresekin egindako kontratuen klausuletan ere sartu da, datu base geolokalizatua izateko.
- Cloud plataforma. Erakundearen fitxategi eta material digitalak birtualizatzeko sistema bat ezarri da.