Hiri autobusa auzoetara ahalik eta hobekien iristeko hainbat aukera aztertuko dira, Zuhatzutik Elexaldera, Aperribaitik Usansolora. Hasiera batean, proba pilotu gisa jarriko da martxan autobusa, eta beharretara egokituz joango da.
2021ean proiektu bat egin zen lineen eta maiztasunen ibilbidea aztertzeko. Autobusaren funtzionamendua arautzen duen ordenantza idatzi eta onartu zen ondoren. Hori 2022an izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenak jaso dira, txostenak badaude, eta zerbitzua lizitazioan.