
Auzo bakoitzeko beharrak, lehentasunak eta ekintzak zehazteko, elkarlanean arituko dira Udala eta auzo elkarteak.
2022aren amaieran, Partaidetza Arloak dei egin zien prozesuan interesa zuten bizilagunei, etorkizuneko auzo planei begira jarduteko eremuak zehazten saiatzeko. Proiektua aurkeztu zen, zonakatzeari buruz eztabaidatu zen, eta akordioak lortu ziren eremuen mugaketari buruz, bai eta esperientzia pilotu batekin hastea bideragarria izango litzatekeen eremuei buruz ere. Saio honi buruzko informazio guztia eskuragarri dago https://erabaki.galdakao.eus helbideko Aurrekontu parte hartzaileetako talde eragilea 2023/2024 atalean.
Gaur egun, eremu horietako bitan lehen tailer bat antolatzeko urratsak egiten ari gara, proiektua azaltzeko eta Auzo Kontseiluan zein eremu bakoitzeko Plana egiten parte har lezaketen eragileak (erakunde eta zerbitzu publikoak, elkarte sarea…) eta pertsonak identifikatzen hasteko.