Argiteria aldatuko da herrian, guneka eta epeka. Argirik ez duten zonaldeetan jarriko dira lehenik eta ondoren gehien kutsatzen dutenak aldatuko dira. Gero, led indartsuagoak jarriko dira.
Loteka eta guneka banatuta, argiteria hobetzen joan da. Leku hauetan egin dira hobetze lanak: Oizmendi, Ugesano, Zuatzaurre zeharkalea, Tximelarre Goikoa eta Behekoa, Plazakoetxe, Urki, Errekalde bidea, Bizkai kalea, Sista Barrenetxea, Aperribaiko frontoi ingurua eta Unamuno, Zuhatzu, Unkina plaza, Ander Deuna, Oletxe, Ibaiondo, Uraska-Labeaga, Olabarri, Laminarrieta, Egiako eskola, Fray Romualdo, Bernart Etxepare, Santa Barbara futbol zelaia, Zamakoa, Iberluze-Lapurdi parkea, udaletxe aurreko aparkalekua, Aperribaiko anbulategi aurrea, Zamakoa ondoko kaleak, Unkina kiroldegiko sarrera, Ibaizabal kalea Urreta eta Plazakoetxe artean, eta Muguru parkea.
Argiteria hobetu eta eraginkorrago egiteko lanean jarraituko da.