Eraikinaren irisgarritasuna ibilgailu ezberdinentzat egokituko dugu, egungo zerbitzua hobetzeko asmoz.

Aperribain eraikiko diren bost igogailuetatik hiru martxan daude jada, horien artean anbulatorioraino iristen dena, eta horrek mugikortasun urriko pertsonen etorrera erraztuko du. Gainera, anbulantzientzako aparkaleku bat prestatu da anbulatorioaren ondoan, eta aparkaleku gehiago hurkoren bat medikuarengana eraman behar dutenentzat, bertaratzea errazago izan dezaten.
