
40 urterako kontzesioa duten aparkalekuen sistema berrikusi, eta urteko alokairuak ere jarriko ditugu martxan. 40 urterakoek lehentasuna izaten jarraituko dute, baina bete gabe geratzen diren aparkalekuak urteka alokatzeko aukera zabalduko da, autoak kaletik kentzeko helburuarekin.
Udalaren jabetzakoak diren lurrazpiko aparkalekuak alokairura atera dira; Paopan, Lapurdin, Iturrondon, Berezikoetxen eta Laminarrietan hutsik zeuden aparkalekuak. Hilean 30 euroko alokairua dute, gehi komunitate gastuak. Proposamena oso arrakastatsua izan zen, jende askok eman zuen aparkaleku bat eskuratzeko izena, eta beraz, zozketa bidez banatu behar izan ziren lekuak. Garajeetan hutsik zeuden 273 aparkaleku erabili eta autoak kaleetatik ateratzeko neurria izan da.