
Aparkaleku publikoak sortuko ditugu Bizkai kalean eta herriko beste guneetarako alternatibak aztertuko ditugu. Bestetik, udaletxea eta Iturrondo plaza artean dagoen aparkalekua txandakakoa bihurtuko dugu.
- Bizkai kalean aparkaleku bertikala egiteko baimena ukatu egin du Aldundiak.
- Udaletxea eta Iturrondo plaza arteko aparkalekua txandakakoa bihurtu da.
- 40 urterako kontzesioan emateko eraiki ziren eta urtetan erabili gabe egon diren lurrazpiko aparkalekuak alokairuan jartzeko egokitu eta banatu dira. Horrela, 273 auto kenduko dira Galdakaoko kaleetatik.
- Urki kalean 10 aparkaleku berri sortu dira, kalearen antolaketan aldaketa txiki batzuk eginda eta erabilgarri ez zeuden bidegorri zatiak baliatuta.
-
Ibarluzen, batez ere gazteen emantzipazioa errazteko eraikitzen ari diren zuzkidura etxebizitzak egiteko obrek, aldi baterako aparkaleku kopurua murriztea ekarri dute. Eraikin berria egiten denean, haren ondoan lurpeko aparkalekuak eraikiko dira eta kaleko plaza batzuk berreskuratuko dira. Bitartean, galera hori orekatzeko, Ibarluze, Lapurdi, Loiolako Inazio eta Zabalea kaleen antolamendua aldatu egin da, eta 53 plaza sortu dira horrela, ezabatutakoak baino gehiago.
Gauzak horrela, 350 aparkaleku berri jarri dira herritarren eskura, lehendik dauden baliabideak eta azpiegiturak beste modu batera kudeatuta.
Gaiarekin lotuta, dei bat egin nahi die Udalak garajea duten herritarrei: gorde autoa garajean, ibilbide txikiak egin oinez, eta autoa erabili behar denetan gorde ondoren berriro garajean autoa. Hala egiten badugu, uste baino aparkaleku gehiago daudela konturatuko gara.
Aparkalekuen gaiari irtenbidea emateko lanean jarraituko du, edozein kasutan, Udalak. Adibidez, Galdakao 2030 proiektuak, aurrera begira jartzeko Udalak hainbat eragilerekin batera landu duen proiektuak, aparkalekuen arazoari buruzko estrategia bat du: herriko lau puntu kardinaletan disuasio-parkinak sortzea aurreikusten du. Asmoa da aparkalekuak eraikitzea Zabalgane inguruan, Plazakoetxen, Bizkai kalean eta Ibarluzera igotzeko gunean. Kokaleku horiei esker, ibilgailu ugari aparkatu ahal izango dira herriaren erdiguneko sarreretan, eta, horrela, gune atseginagoak sortu ahal izango dira kaleetan herritarrentzat.