Webgune honetan duzun hau, Galdakaoko Gobernu Plana da. Guztion artean eta denen onerako egindako plana da. Herri atsegina eta bizitzekoa bilatzen duena, begirada eta ikuspegi desberdinak partekatzeko gaitasuna izango duena. Halako ezaugarriak biltzen dituen herri bat izatea da plan honen helburua. Herritarren premiak oinarri dituena, kulturaz eta aisialdiaz gozatzea sustatu nahi duena, eta desberdinen aukera berdintasuna sustraietan sustraiturik. Galdakoztar guztien bizi kalitatea denon arteko elkarlanean hobetuko duena.
Plana 100 neurrik osatzen dute, 7 ardatzetan kokatuta eta guztiei buruzko informazioa izango duzu neurri bakoitzean sartuz gero. Horrez gain, proiektu bakoitzaren exekuzio mailaren jarraipena egin ahal izango duzu ikurren bidez.
Konpromisoa argiak, zehatzak eta neurgarriak aurkezten ditugu, langa jarriko digutenak. Ez du esan nahi ehun proiektu hauetara mugatuko garenik, baina bai esku artean daukazun hau gure iparrorratza izango dela, Galdakao eta Usansolo hobe batzuen alde lan egiteko.
Iñigo Hernando Arriandiaga, Galdakaoko alkatea