
Egunero
oparo
bizitzeko
Oparo bizitzeko moduko herria norberaren beharrak zein behar kolektibo eta sozialak asetuko dituen herria da. Inor atzean utzi gabe, pertsona guztiei aukerak bermatuko dizkiona. Bertan bizi, gozatu eta hazteko kultur eskaintza zabala eta anitza izango duena. Parte hartzea sustatuko duena, herritarron sareak ehunduko dituena, elkarteak indartuko dituena. Maite dugun hori babestuz, elkar zainduz. Bide horretan jarraituko dugu oinez.
-
Emakumeen Etxea eraiki eta edukiz bete: emakumeak ahalduntzeko, elkartzeko, elkar zaintzeko eta proiektu feministak garatzeko gunea izango da.
-
Nerabeekin kultur aniztasuna lantzeko proiektua. Auzoz auzo, gazteek proiektu kultural bat sortuko dute herriari eskaintzeko. Kultura deszentralizatzea eta gure auzoetan dagoen aniztasuna baliatzea da oinarria.
-
Parte hartzeko egitura egonkorrak sortu eta garatu: Auzotik Galdakao proiektua aurrez aurreko partaidetzarako espazio egonkorra izango da eta erabaki.eus webguneak internet bidez parte hartzeko aukera emango du.
-
Lokalak kultur eta gizarte jardueretarako egokitu, adibidez, Jon diskoteka eta Irrintzi egoitza zirenak. Elkarteek beren proiektuak bertan garatzeko aukera izango dute eta herritarrek ere erabili ahalko dituzte.
-
Tokiko eragileekin euskararen normalizaziorako plan estrategiko berria egin, esparru guztietan euskaraz bizi ahal izateko
-
Errentaren araberako zergak, tasak eta prezio publikoak ezarri, aukera berdintasunean aurrera egiteko.
-
Herri inklusibo baterantz urratsak egin: guztientzako erabilgarri izango diren jolas parkeak eta kirol inklusiboari buruzko azterlana.
-
Pertsona migratuentzako harrera protokoloa sortu eta
garatu.
-
Tokiko kultura ondarearen balioa nabarmendu, ezagutzea merezi duten natura, industria eta hiri ondarea erakutsi: bisita gidatuak, informazio euskarriak, seinaleztatzeak, etabar.
-
Enpresa haztegia: enpresa sortu berriei laguntza,
aholkularitza eta baliabideak emateko gunea.
-
Aisialdi eta kultur proiektuak garatzea merkatariekin eta ostalariekin.
-
Profil profesional gehiago hartuko dituzten enplegu planak
-
Zuhatzuko adinekoen egoitza (udal jabetzakoa) handitu eta kudeaketa publikorako urratsak egin.
-
Udal zerbitzu batzuk zuzenean kudeatzeko aukerak aztertu.
-
Etxebizitza publikoak eraikitzeko proiektua Usansolon eta
hutsik dauden etxebizitzei irteera emateko jarduerak.